Gure jarduerakoak

PRESUPUESTO EN 48 HRS. Sea cual sea el producto que necesita, le preparamos el presupuesto en 48h

AHOLKULARITZA TEKNIKOA BIDEA enpresak kalifikazio handiko langileak ditu eta eskailera-igogailuak eta jasogailuak instalatzen eta haiek mantentzen esperientzia handia dute. Hori dela eta, bezero bakoitzaren araberako azterketa pertsonalizatua egiten dugu eta bakoitzaren mugikortasun-beharrak gehien asebete ditzakeen ekipamenduaren inguruko aholkularitza eskaintzen dugu. Gure teknikari komertzialak arduratu ohi dira lehen bisita egiteaz eta beharrezko datu guztiak bildu ostean, bezeroarentzako inolako konpromisorik gabeko aurrekontua prestatzen dugu.

INSTALACIÓN EXPRÉS Consulte para qué modelos está disponible la opción de instalación en 48h

LAGUNTZA TEKNIKOA BIDEA k salmenta ondorengo zerbitzua gure jardueran funtsezkoa dela uste du inolako zalantzarik gabe. Egunerokotasunean bezeroak behar duen irtenbidea lortzea eta hura haren beharren araberakoa izatea da gure helburu eta ezaugarri nagusia. Guretzat, benetan garrantzizkoena zerbitzu bizkorra eta eragingarria eskaintzea da, gure bezeroaren bizi-kalitateak ez dezan kalterik jasan.

GREMIOEN KOORDINAZIOA BIDEA k bezeroaren lasaitasuna lortu nahi duenez, nahiago izanez gero, lanetan parte hartzen duten profesional ugarirekin harremanetan jar zaitzakegu; horrela, denbora eta kezkak aurreztuko dituzu. Gainera, ekin nahi diozun proiektu hori garatzen laguntzeko egokiena den profesionala bilatzeaz ardura gaitezke. Kontsulta iezaguzu!

PREBENTZIO MAILAKO MANTENTZE LANAK Ezinbestekoa da ekipamendua beti erabiltzeko egoera onean izatea. Hori dela eta, instalazioa amaitzean, gurekin mantentze-lanetarako kontratua izenpetzea gomendatzen dugu. Kontratu horrek fabrikatzailearen erabilerako eskuliburuan eta indarrean dagoen araudian zehaztuta dagoen moduan segurtasun-sistemak eta gailuak aldian-aldian berrikustea biltzen du.