A28 Plataforma Bertikala

Revolution Slider Error: Slider with alias a28 not found.

Maybe you mean: 'slider_eko' or 'slider_curve' or 'slider_sr1' or 'slider_sr1_exterior' or 'slider_plataforma_vertical' or 'slider_vertical_silver'

Barnealdean zein aire zabalean instalatzeko egokia da. Hiru bertsiotan dago eskuragarri (A28-80, A28-160 eta A28-200) eta, horiei esker, lokal komertzialetara, atarietara edo etxebizitzetara egoki daiteke. A28 plataforma bertikala Makinei buruzko 2006/42 CE Direktiba oinarri hartuta diseinatu eta homologatutako jasotzeko sistema da. Sistemak Behe Tentsioko 73/23/CEE Europako Direktibak eta Bateragarritasun Elektromagnetikoari buruzko 89/336/CEE Europako Direktibak xedatutakoa betetzen du.

Plataforma bertikalaren ezaugarri nagusiak

– Jasotzeko ahalmena: 300 eta 400 kg artekoa.
– Guraize erako jasotze-sistema hidraulikoa.
– RAL 9018 kolore zuriko plataforma eta barandak barruan.
– Jasotzeko egitura beltza kataforesiarekin.
– Beheko solairuko atea 2 m-koa eta goiko burdin sarea 1,1 m-koa.
– Serieko alboetako sarbideak 180ºtan; plataformaren alde motzean jarri ohi dira.
– Egituraren kanpoan jarritako kaxa elektrikoa eta telefonogunea.
– Pultsazio iraunkorreko sistema.

Plataforma bertikalaren ezaugarri teknikoak

– Plataformaren neurriak. A28-80 eta A28-160 bertsioek: 1,25×0,9 m. A28-200 bertsioak: 1,7×0,9 m.
– Jasotzeko karga. A28-80 bertsioak: 350 kg. A28-160 bertsioak: 300 kg. A28-200 bertsioak: 400 kg.
– Hobia: 22 eta 36 cm artekoa, modelo bakoitzaren arabera.
– Ibiltarte erabilgarria: 2 m artekoa, modelo bakoitzaren arabera aldakorra.
– Abiadura: 0,06 m/s-koa.
– Elikatze monofasikoa: 220 V.
– Kontsumoa: 0,6 Kw.

Plataforma bertikalaren segurtasun-sistemak

– Larrialdiko sakagailua plataforma barruan.
– Segurtasuneko sarraila elektromekanikoak ixteko kontrol bikoitzarekin, plataformak ateak itxita dituenean soilik funtzionatuko duela bermatzeko.
– Oinazpiko ez labaingarria auto-nibelazioarekin.
– Erabili gabe 15 minutu igaro ondoren, tenporizadore bidez, beheko solairura itzultzea.
– Larrialdiko jaitsiera baterien bidez korrontea falta denean.
– Abiaduraren kontrol-balbula.
– Erorketak saihesteko balbula eta atzeraezinekoa.
– Ateak eskuz desblokeatzeko aukera.
– Zirkuitu osagarria: 24 Vdc.
– Segurtasun-giltza ateragarria solairuko aginteetan eta barruan erabilera okerrak ekiditeko.

Gure plataforma bertikalaren abantailak

– Jasotzeko gaitasun handia du; hori dela eta, gurpildun aulki elektrikoekin erabil daiteke.
– Kontsumo baxua: etxetresna elektriko arrunt baten parekoa.
– Egokia da barnealderako zein aire zabalerako.

Plataforma bertikalaren hautazko ekipamendua

– Sabaia nahi izanez gero, goiko solairuko 1,1 metroko burdina-sarea 2 metroko ate osoarekin ordezka daiteke.
– 90ºko aurrealdeko sarbidea jartzeko aukera.
– Alboetako aluminiozko babesak segurtasuneko beira gardenarekin lehendik dauden hormak osatzeko.
– Ateetarako, babesetarako edo beiretarako kolore-aukera ugari dago eskuragarri.
– Atearen eta burdina-sarearen motorizazioa.
– Barnealdeko edo aire zabaleko babesetarako sabaia.