Izaro Plataforma Bertikala

Bi bertsiotan (Izaro-S eta Izaro-XL) dago eskuragarri eta, haiei esker, eremu publikora edo pribatura egoki daitezke.Izaro plataforma bertikala Makinei buruzko 2006/42 CE Direktiba oinarri hartuta diseinatu eta homologatutako jasotzeko sistema hidraulikoa da. Sistemak Behe Tentsioko 73/23/CEE Europako Direktibak eta Bateragarritasun Elektromagnetikoari buruzko 89/336/CEE Europako Direktibak xedatutakoa betetzen du.

Plataforma bertikalaren ezaugarri nagusiak

– 10 cm-ko hobi murriztua.
– Zilindro hidrauliko bidezko jasotze-sistema.
– Barruan, 1 metroko altuerako alboetako barandak eta burdina-hesia.
– Goiko solairuan, 1 metroko burdina-hesia.
– RAL 7035 plataforma gris argia egituran zein zoruan.
– Oihal beltzezko babeseko hauspoa beheko perimetro osoan.
– Alboetako sarbideak 180ºtan; plataformaren alde motzean jarri ohi dira.
– Egituraren alboan jarritako kaxa elektrikoa eta zentralita.
– Pultsazio iraunkorreko sistema.

Ezaugarri teknikoak

– Plataformaren neurriak. Izaro- S bertsioa: 1,2×0, 9 m. Izaro-XL bertsioa: 1,4×1,1 m.
– Jasotzeko karga: 250 Kg.
– 10 cm-ko hobi murriztua.
– Ibiltarte erabilgarria 1,5 m artekoa.
– Abiadura: 0,10 eta 15 m/s artekoa.
– Elikatze monofasikoa: 220 V.
– Kontsumoa: 1,1 Kw.

Plataforma bertikalaren segurtasun-sistemak

– Larrialdiko sakagailua plataforma barruan.
– Segurtasuneko giltza ateragarria solairuko aginteetan eta barruan erabilera okerrak ekiditeko.
– Maniobra guztiek burdina-hesiak itxita daudenean soilik funtzionatzen dute.
– Erorikoak saihesteko balbula jaitsieran.
– Atearen detekzio-mikroa duen sarraila elektrikoa.
– Plataformaren zorua ez labainkorra da.
– Geldialdia gertatuz gero erreskatatzeko ponpa hidrauliko bidezko sakagailua.
– Segurtasuneko ibiltarte-amaierak.

Gure plataforma bertikalaren abantailak

– Hobia eta ihesak gutxieneko mailakoak.
– Kontsumo baxua.
– Instalatzeko erraza.

Plataforma bertikalaren hautazko ekipamendua

– Aurrealdean egon daitezkeen sarbideak 90ºkoak.