Enpresa

Bideaigogailuen sektoreko esperientzia oinarri hartuta jaio zen enpresa da. 2003. urtean ekin zion bere ibilbideari eta eskailera-igogailuen ekipamenduetan eta jasogailu bertikaletan espezializatuta dago.

Gure helburua pertsona guztiek oztopo arkitektonikoekiko beldurrik gabe, independentzia eta autonomia osoz, mugitzeko aukera izatea lortzea da eta, horretarako, gure bezeroei irisgarritasun-irtenbideen aukera zabala eskaintzen diegu eskakizun eta toki ugaritara egokitu ahal izateko.

Aulki bidezko eskailera-igogailuak, plataforma bidezko eskailera-igogailuak, plataforma bertikalak eta plataforma jasogailu bertikalak merkaturatzen ditugu.

Modu esklusiboan banatzen eta instalatzen ditugu mundu osoko fabrikatzailerik onenek egindako produktuak; merkatuko punta-puntako teknologiarekin diseinatuta daude eta haien ezaugarri nagusiak kalitate, segurtasun eta iraupen handia dira.

Ondo dakigu bezeroarentzat aukera ona egiteak zer garrantzi duen; hori dela eta, produktu egokiaren inguruko aholkularitza eskaintzeko, bisita komertzialak egiten ditugu arreta indibidualizatua emateko. Bezeroak bere gain inolako konpromisorik hartu gabe, bakoitzaren behar ekonomikoetara edo mugigarritasunekoetara gehien egokitzen den aurrekontua prestatzen dugu. Kasu bakoitzean, neurketa zehatza, neurrira prestatutako fabrikazioa eta instalazio garbia egiten ditugu.

Gure langileen kasuan, nabarmendu beharrekoa da haien profesionaltasuna eta inplikazioa. Diziplina anitzeko taldea da eta gaitasun maila altuko ingeniariek eta instalazio elektrikoetako eta mekanikoetako teknikariek osatzen dute. Misioarekiko identifikazioa eta bezeroarekin konpromisoa biltzen dute guztiek.

Irunen dago gure egoitza zentrala eta Bizkaiko ordezkaritzaren laguntzarekin, penintsulako iparraldea (Nafarroatik Euskadira arte) eta alboko probintziek osatzen duten eremu geografikoari eskaintzen diogu arreta.

Bolsa de empleo

En BIDEA te ofrecemos la oportunidad de desarrollarte profesionalmente en un ambicioso proyecto en pleno crecimiento. Si buscas un trabajo dinámico, donde poder aportar tus ideas, con estabilidad y sin límites de crecimiento más que tu implicación y valía, consulta las vacantes actuales y si encajas en el perfil envíanos tu CV. Siempre recibirás una respuesta.

TÉCNICO INSTALADOR

Formación en electricidad y electromecánica.

TÉCNICO DE MANTENIMIENTO

Experiencia mínima acreditada de 3 años. Interesante, 60h de formación en prevención de RRLL.

TÉCNICO COMERCIAL

Edad, hasta 40 años. Dominio del euskera. Interesante, experiencia previa en venta directa.