Igogailuak

Jasogailua edo Jasotze Bertikaleko Plataforma (PEV) 98/37 CE Makinen Direktibak xedatutakoa betez diseinatu eta homologatutako jasotzeko sistema da; mugigarritasuneko beharrak konpontzeko pentsatuta dago.

Hobi edo arrapala murriztuarekin eta azken solairuko altuera murriztuarekin diseinatuta dagoenez, lokal komertzialetan, atarietan edo eraiki berriak diren edo lehendik zeuden, baina hobia egiteko edo azken solairuaren altuerak igogailu arrunta jartzeko lanak zailtzen dituen etxebizitzetan instala daiteke. Segurtasun-sistemei eta estetika zainduari esker, eremu pribatuetan edo gune publikoetan txerta daiteke.

Gure modeloak